ESKERRIK ASKO!!!

Joan den astebuakeran oso lanpetuta egon ginen eskolan. Alde batetik “Bigarren eskuko Jostailuen azokaren” 4.edizioa antolatu zuen eta beste aldetik “Gaileta eta gabonetako eskulan tailerra”.

Jostailuen salmenta, ostirala 12an eta larunbata 13an egin zen eskolako jinasioan.

Arrakasta izugarria izan zuen: familiak oso eskuzabalak izan ziren jostailuak ekartzen; eskolako zuzendaritzak eta irakasleak animatuta, ikasle mordoa izan zen bolondres lanetan. Guraso batzuk ere animatu ziren  eta ondorioz, aurtengo salmentan 1.345€ bildu dira. Guztia Mozanbikeko haurrentzat izango da eta saldu gabe geratu ziren jostailuak Gurutze Gorriak banatuko ditu.

Balurdinek, Mozanbikeko haurren izenean eta Gurutze Gorriaren izenean eskerrak ematen dizkizue.

Gaileta eta eskulan tailerra ere oso animatuta egon zen. 100 haur inguru hartu zuten parte.

Gabonetako 6 eskulan ezberdinak egin zituzten, benetan artista apartak; eta masarekin jolastu ondoren, gaileta goxo goxoak dastatzeko aukera ere izan zuten.

Oso goiz pasa entretenigarria, Balurdin eta guraso bolondres askori esker.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.