Helburuak

  1. OROKIETA HERRI ESKOLA ikasleen gurasoek Ikastetxearen jardunean eta kudeaketan erabateko parte-hartzea izateko duten eskubidea sustatzea eta begiratzea, Euskal Eskola Publikoaren legeak eta indarrean diren gainerako xedapenek diotenaren arabera.
  2. Gurasoei beren seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan laguntzea, aholku ematea eta beren jardueren suspergarri izatea.
  3. Ikastetxearen heziketa jardueretan parte hartzea.
  4. Irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzea, bai didaktikari dagokionez bai formazioari dagokionez, ikaslearen ahalmen teknikoa eta oreka pertsonala indartuz eta giza elkartasunean, justizian eta askatasunean oinarrituriko balioak eta sentimenak landuz.
  5. Zerbitzuak antolatzea bai Ikastetxeko gurasoentzat bai ikasleentzat.
  6. Gurasoen zein ikasleen formaziorako jarduera osagarriak antolatzea, bai gizarte alorrekoak eta bai kultura, arte edo kiroletakoak ere.
  7. Euskara-gaztelera heziketa elebidunaren eraginkortasun praktikoa bermatzea, ziklo bakoitzaren amaieran ikasleek hizkuntza batean zein bestean dagokien maila irits dezaten.

Helburu horiek guztiak gauzatzeko, aurretik legeak ezartzen dituen jarraibideak beteta, hemen zerrendatuta agertzen diren ekintza hauek, edo hemen agertzen ez diren beste hainbat, eramango dira aurrera:

  1. Eskola orduez kanpoko jarduerak eta eskolako jardueren osagarri direnak antolatzea, adibidez bidaia kulturalak, kirol txapelketak, ekintza soziokulturalak etab.
  2. Informazioa emateko, laguntza psikologikorako, aisiarako, lanbide orientaziorako eta abarretarako zerbitzu orokorrak.
  3. Testu liburuak banatzeko sistema.
  4. Elkartearen helburuak bete ahal izateko behar diren ekonomia baliabideak eskuratzeko egoki ikusten diren ekintza ekonomikoak.
  5. Era guztietako eta edozein baliotako ondasunak eskuratu eta jabetzan izatea, eta era guztietako ekintzak eta kontratuak egitea.
  6. Legeak edo estatutuek agintzen dutenaren araberako era guztietako ekintzak.
  7. Hitzaldiak, formazio ikastaroak, guraso eskolak etab. antolatzea gurasoen parte hartzeari buruz.