Bazkide izatearen onurak

Zer irabazten du Orokieta Herri Eskolak ni Balurdin Guraso Elkarteko kide izanda?

Balurdin Guraso Elkartearen xede nagusia Orokieta Herri Eskolaren Hezkuntza Proiektuan eta jardueran laguntzea da. Horretarako gurasoon partaidetza eta inplikazioa bultzatu eta gure seme-alaben hezkuntza osatu eta aberastuko duten ekintza eta zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zeintzuk dira gure lan arloak? .- Goizeko zaintza zerbitzuak kudeatzen ditugu (8etatik 9etara). .- Ikasturte  amaierako Eskolako Festa antolatzen eta ordaintzen dugu. .- Eskolarekin koordinazioan, Eskola Kirola antolatu eta zati handi bat ordaintzen dugu, eta pozik gaude, haurren %98ak parte hartzen baitu. .- Urtean zehar ahalegintzen gara eskulan tailerrak, gurasoentzako formazio hitzaldiak, irteerak eta bestelako jarduerak antolatzen. .- Orokieta Herri Eskolaren hainbat proiektu bultzatzen ditugu: Ikas Komunitatearen proiektua, Haur Hezkuntzako irakasleen psikomotrizitate formazioa,  Babelia Liburutegia, Santo Tomas festa, Bertsozale elkartearen ikastaroak… .- Gurasoon iradokizun, proposamen eta kexak jasotzeko zubi gara, familia eta eskolaren arteko komunikazioa hobetzen laguntzen dugu. Balurdin Guraso Elkartearen indarra bere bazkideengandik dator. Gero eta bazkide gehiago, indar gehiago edukiko dugu gure eskola ahalik eta hoberena izateko.

Zer irabazten du nire familiak Balurdin Guraso Elkarteko kide izanda?

.- Guztion arteko proiektu baten partaide izatea. .- Eskolaz kanpoko jarduerak izateko aukera eta gainera deskontu hauekin:

 

BAZKIDEA

EZ BAZKIDEA

INGELESA

22 €

28 €

DANTZA

22 €

28 €

MARRAZKETA

22 €

28 €

KITARRA

18 €

24 €

MUSIKA

18 €

24 €

BERTSOLARITZA

15 €

21 €

.- Urtean zehar antolatzen diren hitzaldi eta bileretan eskaintzen den zaintza zerbitzua dohainik izatea Balurdineko bazkideek. Ez bazkideek, 3 € ordaindu beharko lukete. .- Gabonetan eta otsailean antolatzen diren eskulan tailerretara Balurdineko bazkideek lehentasuna izatea ezer ordaindu beharrik gabe. Ez bazkideek 3 € ordaindu beharko lukete. .- Gurasoentzako antolatzen diren ekintza guztietan zaintza zerbitzua jarriko da. Balurdineko bazkideentzako dohainik izango da eta ez bazkideek 3 € ordaindu beharko lukete. .- Eta hau guztia familia bakoitzak urtean 45 € bakarrik ordainduta. BazkidetzaKanpaina 2012